Ardiak eta otsoak (Volki i ovtsy Beeezumnoe prevrashchenie )

Ardiak eta otsoak (Volki i ovtsy Beeezumnoe prevrashchenie)

Urruneko lurralde magikoan, herri txiki eta ikusgarri batean, lasaitasun handiz bizi da artalde bat. Zoritxarrez, otso talde baten etorrerak etengo du artaldearen bizimodu lasaia. Otsoek heuren kanpalekua harkaitz hurbil baten magalean ezarriko dute. Euren arbasoen ohiturekin jarraituz, otso taldeko buruak, Magrak, bere oinordekoa aukeratuko du ardiak bere bizilekutik botatzen dituzten otsoen artean. Ragear anker eta boteretsua izango da hautagaietako bat, eta hari aurre egiteko ausartzen den Gris otsoa izango da, bestea. Taldeko otso kuttuna du, baina gogokoena izanagatik ere hanka sartze handiak egiten ditu ere. Grisek, ordea, otsoen liderra izan nahi du, eta bide batez, Biancaren maitasuna lortu. Basoan barneratuko da, untxi ijitoen kanpalekuraino. Bertan Mamik, untxien aztiak, transmutazioaren edabea emango dio. Otsoen kobazulora bueltatzen denean, zerbait arraroa sumatuko du: otsoa ardi bihurtu da!

TRAILERRA IKUSI

WEBhttp://edreamsfactory.es/ovejas-y-lobos/
URTEA2017
GENEROAAnimazioa
KALIFIKATUPubliko guztientzako egokia
ZUZENDARIAAndrey Galat, Maxim Volkov
GIDOIANeil Landau, Maksim Sveshnikov, Sugar Ikg
IRAUPENA86 min.
HERRIALDEAErrusia
INTERPRETEAK

EUROPEAN DREAMS FACTORY

Filomeno Martínez

T. +34 954 27 01 41

@. filomeno#edreamsfactory.es

PRODUKZIOA

Yi Feng, Yuriy Moskvin, Vladivir Nikolaev, Sergey Selyanov