ProfesionalakEuropa Creativa Desk Media Euskadi

Zineuskadik sektoreari laguntzeko politikarekin jarraitzen du Europa Creativa proiektuari esker.1999an ekin zionbideari Europako Batzordeak bultzatuta eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta. Europa Creativa Desk Media Euskadi informazio-bulegoak Europa Creativa programak Europa osoan dituen 40 Desk baino gehiagoko sareaosatzen du. Euskadiko ikus-entzunezkoen industriako profesionalei Europako ikus-entzunezkoen industriarilaguntzeko komunitateko laguntza-sistemara heltzeko informazioa ematea, aholkatzea eta irisgarritasuna ematea du helburu. Europa Creativak 1.460 milioi euro bideratuko ditu zazpi urtetan zehar (2014-2020), Europako sormen eta kultura sektoreak indartzeko.

Programa:

  • Europar kultura eta hizkuntza-aniztasuna babestu eta sustatzen ditu, bai eta kultura europarraren aberastasuna ere.
  • Europako helburuei ekarpena egiten die hazkunde ekonomiko inteligente, jasangarri eta integratzailea bultzatuz.
  • Sormen eta kultura sektoreak aro digitalera eta globalizaziora egokitzen laguntzen du.
  • Nazioarteko audientzia, merkatu eta aukera berrietara heltzen laguntzen du.
  • MEDIA, MEDIA MUNDUS eta Cultura programen arrakasta habiapuntu bezala hartzen du.