ZineuskadiEstruktura

Zuzendaritza batzordea

Lehedakaria

Aitziber Atorrasagasti Calcedo

Eusko Jaurlaritzan KSI aholkulari 

Diruzaina

Vanesa Fernández

EiTB Mediako Kultura eta Euskara zuzendaria

 

Idazkaria

Alfonso Benegas

EZAE

Bazkideak

Jose Luis Rebordinos Miramón

Donostia Zinemaldiko zuzendaria

Jose Antonio Fernández Gutierrez

Euskadiko Filmategiko zuzendaria

Iker Ganuza

EPE-IBAIA

Maite Ruiz de Austri

APIKA

Arduradunak

Marketin, komunikazio eta Basque. Audiovisual. markaren nazioarteko garapenaren arduraduna

Ione Feijoo

Deustuko Unibertsitatean Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziaduna, 12 urtez komunikazio-agentzia batean lan egin du. Bertan kontuen exekutibo gisa hasi zen bezeroak kudeatzen eta proiektu digitalak gauzatzen, baita ekitaldiak eta azokak koordinatzen ere, besteak beste.

Urteetan zehar, komunikazio-proiektu estrategikoen zuzendari gisa lan integralak egiteko aukera izan du. Proiektu horiek, hain zuzen, marken nazioarteko hedapena sustatzea zuten helburu.

2014an Marketin eta Salmenta Zuzendaritzako Masterra egin zuen EAE Business Schoolen. 2022an Zineuskadin sartu zen  lantzeko, besteak beste, merkatuetara joan, ingurune digitaletarako estrategiak gauzatu eta Brand content edukiak sortuz.

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko arduraduna

Ainhoa González

Deustuko Unibertsitatean (Donostia) diplomatu zen, Enpresetako eta turismo-jardueretako teknikari. Bere ibilbidearen hasieran, turismo-sektorean aritu zen lanean estatu-mailako hainbat enpresatan.

2002an, ikus-entzunezko sektorera egin zuen jauzi. Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren bulegoan eskuratu du laneko eskarmentu handiena; 2002tik egiten du lan bertan, eta arduraduna da 2012tik.

Bulego horretan, euskal zinema sustatzeko lanetan aritu izan da, eta, horretarako, Europako nazioarteko merkatu garrantzitsuenetan hartu du parte (EFM de la Berlinale, MIPTV, MIPCOM, Marché du Film del Festival de Cannes, When East Meets West, Series Mania), eta Euskal Herriko eta Europako zinema arloko profesionalen artean berrikuntzako tailerrak eta jardunaldiak antolatu ditu (prestakuntzarako eta sareko lanerako tresna garrantzitsuak dira). Horien artean, hauek aipa ditzakegu: gidoiak aztertzeko tailerrak, proiektuen garapena, nazioarteko koprodukzioa, nazioarteko marketina eta banaketa, dossier edo txostenen prestaketa, nazioarteko lankidetza eta kultura eta sormen sektoreko ekintzaileei zuzendutako tailerrak. Gainera, telesailen egungo merkatuaren inguruko mahainguruak antolatu ditu azken urteotan SSIFFen.

Film Basque Country-ko arduraduna

Ruth Aristondo

Deustoko Unibertsitatean Humanitate eta Komunikazioan lizentziatua, 11 urtez komunikazio agentzietan lan egin du, bere branding eta komunikazio agentzia propioa sendotzera iritsiz.  Ibilbide horretan, kontuen exekutibo gisa hasi zen, bezeroak kudeatuz, nazioarteko marka-proiektuak gauzatuz eta ekitaldiak eta azokak koordinatuz, nazioartean branding- eta komunikazio-estrategien zuzendaritzara, diseinura eta koordinaziora iritsi arte.

Zeregin horrekin batera, Deustoko Unibertsitateko irakasle izan zen Donostiako Campusean 5 urtez, eta komunikazio estrategikoari, enpresa-komunikazioari eta komunikabideen komunikazioari buruzko klaseak emateko aukera izan zuen.

2024an Zineuskadin sartu zen, Film Basque Country ekimena garatzeko, Euskadi ikus-entzunezko ekoizpenetarako lehen mailako lurralde gisa sustatzeko.

Koordinatzailea

Mar Izquierdo

Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, 12 urtez aritu zen zinemagintzan lanean, ekoizpeneko koordinatzaile gisa, batez ere nazioarteko proiektuetan; eta Espainian, Portugalen, Italian eta Grezian ere aritu zen, produkzioko buru gisa.

2016. urtean Donostiara itzuli zen, DSS2016 Europako Kultur Hiriburuko ekoizpen taldean parte hartzeko. Bertan proiektuaren ekoizpen logistikorako lanak egin zituen. Orduz geroztik, era askotako kultura-proiektuak ekoizten aritu da, hala nola D-Feria, Jazzaldia, kontzertuak, etab.

2020an, EGOren (Euskal Herriko Gazte Orkestra) kudeaketa-taldeko kide izatera pasa zen, eta ekoizpen- eta kudeaketa-koordinazioko funtzioak ere bete zituen. Azkenik, 2021ean, Zineuskadin lanean hasi zen koordinatzaile gisa, eta, besteak beste, Zinema Euskaraz proiektua bezalako laguntzak kudeatzen ditu.

Kimuak programaren arduraduna

Esther Cabero

Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Donostia Zinemaldian hasten du bere jardunbidea, Industria Saileko arduradunaren alboko gisa. Bertan, foro eta topaketa profesionalak antolatzen ditu eta sailaren argitalpenak eta marketin-ekintzak kudeatzen ditu.

2009an Kultura Kudeaketako Masterra egiten du Madrilgo Carlos III Unibertsitatean, eta Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako Kultura Sailean sartzen da, zinema programazioan eta erakusketen diseinuan lagunduz.

2011ko uztailetik euskal film laburrak sustatzeko eta banatzeko Kimuak programaren arduraduna da. Nazioarteko hainbat proiektu-batzordetan parte hartu du, eta zinema-jaialdi eta -ekitalditan epaimahaikide izan da.