Zinema Euskaraz programaren helburua Euskadiko herritarrei, balio zinematografikoez gain, euskararen erabilera sustatuko duen filmen aukeraketa iritsaraztea da; izan ere, euskara komunikazio kulturalaren eta normalizaziorako bidea da aisialdiaren eta entretenimenduaren eremuan.
Zineuskadik zineman euskaraz bultzatzen du areto komertzialetan estreinaldiak eta euskaraz bikoiztutako edota azpitutulatutako film luzeen (fikzioa, dokumentala eta animazioa) zirkuitu alternatiboak sustatzera bideratutako laguntza-programaren bidez. Ikus-entzunezko sektorearekin edota nortasun juridikoarekin zerikusia duen enpresa, profesional edota elkarte orok eskuratu ahal izango ditu laguntza horiek. EITBrekin sinatutako hitzarmenari esker, euskarazko bertsioa sustapen eta publizitate kanpaina batekin sustatuko da taldea osatzen duten enpresen bidez.
Bestalde, EZAE (Asociación de Exhibición cinematográfica de Euskadi) eta ZINEUSKADIren arteko elkarlan-hitzarmenak ZINEMA EUSKARAZ programak babestutako filmen estreinaldia bermatzen du, baita Euskadin ekoitzitakoak ere, betiere, banaketa bermatuta baldin badute. Aliantza horren beste helburuetako bat publiko berriak sortzeko ekintzak aurrera eramatea da, batez ere, gazteei zuzenduta, eta elkartutako zinemen programazio desberdinen baitan Europako ekoizpenei babesten jarraitzea.
Gainera, Zinema Euskaraz programak, Filmazpit katalogoaren bidez, euskarazko azpitituluen zinema bultzatzen du. Jatorrizko bertsioan dauden, kalitatezkoak diren eta ikusle askori zuzenduta dauden filmak dira. Filmazpitek, kultur eragileentzako kosturik gabe, irabazi-asmorik gabeko proiekzioen antolaketa eskaintzen du. Gainera, gai sozial edo zinematografiko ugariren inguruko solasaldiak dinamizatzeko bereziki egokiak izaten dira film horiek.
Zinema euskaraz programaren babeslea: