Defy Funding LLC zinemaren finantzaketa aldatzera dator

Defy Funding LLC zinemaren finantzaketa aldatzera dator

2021 Iraila 14

New Yorkeko finantzariak blockchain teknologia erabiltzen du zinemaren industria zentralizatua desafiatzeko

Bilboko ekoizle batek eta artista estatubatuar batek sortua, Defy Funding LLCk nazioarteko zinema merkatua sinplifikatu du, sartzen ari garen aro teknologiko berri honetan ekoizle eta inbertitzaileentzako alternatiba sendo eta sinplea eskainiz.

Finantza konpainiaren sinpletasuna ekoizleei fondo zuzenak eskaintzean oinarritzen da, blockchain teknologiako inbertitzailearen irudiari esker. Defy ereduaren originaltasuna inbertitzaileen hasierako inbertsioa bi industria guztiz desberdinetan banatzea datza, teknologia eta zinema, zinemak modu isolatuan lortu ezin duena lortzeko: epe laburreko errentagarritasuna.

Horrela, Defy Funding LLC enpresak zinemaren industriaren bi arazo historiko konpontzen ditu: ekoizleen askatasun mugatua eta irabazien falta inbertitzaileentzat. Alde batetik, ekoizleek sormen askatasun eza salatzen dute, finantzaketa iturri tradizionalak, pribatuak nahiz publikoak izan, onartzea dakarten murrizketengatik. Bestalde, inbertitzaile pribatuek zinemako inbertsio tradizionalean etekinak (halakorik balego) beranduegi lortzea arriskuetako bat dela uste dute.

Finantzariaren erakargarritasun handiena filma amaitu aurretik inbertsio osoaren %120 itzuli ahal izatea da, blockchain teknologian inbertitutako zatiari esker. Epe laburrean lortutako mozkin horri Defy Funding LLC-k inbertitzaileari ohiko banaketa aldian jasotako etekinak gehitzen dizkio, esplotazioaren guztizko irabazien %20. Ekoizleari %70 eskaintzen dizkio, gainerako %10a start-uparentzat izango litzatekelarik.

Defy katalogoa eraikitzen ari da eta nazioarteko ekoizle entzutetsuen hamar proiektuk osatuko dute. Ekoizleen ibilbideak eta euren pelikulak egindako dirua blockchain teknologiako inbertitzaileentzat erakargarria izango da. 2022 urteari begira, Espainia, Argentina, Mexiko, Errusia, India, Txina, Kanada eta AEBetako ekoizleak aukeratu dira. Inbertitzaileen jatorria batez ere Amerikako eta Txinako merkatuetara bideratuta dago.

Baina zer da filma amaitu baino lehen etekin horiek eskain ditzakeen blockchain teknologia? Funtsezkoa da Defy Funding LLC-k, bizi dugun une historikoaren egiten duen mikro eta makro analisia hura ulertzeko.

Gutxi batzuek baino ez aitortua den une historiko batean bizi gara, 90eko hamarkadan Interneten gorakada izan zenaren parekoa. Mendearen amaieran atzera begira eta konturatuko gara XXI. mendeko aurrerapen handiena ez zela adimen artifiziala edo robotika bezalako zeozer exotikoa izan. Aitzitik, datu digitalak biltegiratzeko eta transferitzeko modu bakarra baizik, arazo matematikoak defentsarako arma gisa erabiltzen dituena, haien aldaketa ezinezkoa egiten duten zerbitzari ugariren artean eragiketak gordetzen dituena. Informazioa, irudiak, bideoak, musika, dirua ... guztia informazio digital bihurtu da, mundu fisikoa geroz eta gehiago “bat eta zero” bilakatuz. Arrisku hori blockchainak ezabatzera dator. Horren segurtasunak, gardentasunak eta abiadurak Internet hobetura igarotzea dakar: Internet 2.0a.

Zinema industria teknologia iraultzaile honek aldaketa erradikalak ekarriko dituen sektore bat gehiago izango da. Hilabete batzuk batzuk barru lehendik zeuden industrietako garapenak eta teknologia berri honek gizartearen arlo guztietan duen eragina hautematen ikusiko dugu. “Hartze” masiboa badator eta Defy Funding LLC aitzindari gisa kokatuta dago, bai finantziazioaren arloan, eta bai zinemaren industriaren arlo guztietan.