Bere abentura berrian, Mayaren erlauntzak udako bilketa amaitu berri du eta guztiak Ezti-Jokoetan parte hartzeko irrikaz daude.Horixe izango al da behingoz jolas egitera gonbidatuko dituzten urtea?Baina enperatrizak ez die Mayari eta lagunei parte hartzen utzi nahi eta, gainera, haien eztiaren zati bat atletentzat emateko eskatzen die.Ez da bidezkoa!Mayak ezin du hori onartu eta, erreginak emandako aholkuei kasurik egin gabe, Buzztropolisera bidaiatuko du.Han, enperatriza bizi den erlauntza handian, iritzia aldarazten saiatuko da.Izango al du Mayak Jolasen garaile bihurtzeko eta erlauntza salbatzeko aukerarik? Aurkariek, Buzztropoliseko taldeak, gauzak zail jarriko dizkiote; izan ere, liderrak, Violetek, edozer (baita tranpak ere!) egingo du gure lagunei irabazteko.Hori bai, Mayak alboan izango ditu bere betiko lagunak: Flip eta Willi. Has daitezela Ezti Jokoak!
Zinema Euskaraz programak euskararen erabilera sustatzen du kultura-komunikaziorako bitarteko gisa. Horretarako, aisialdian euskararen normalizazioa sustatzen duten filmen eskaintza jartzen du herritarren eskura.
Ostiral honetan, Maya erlea 2: Ezti-jokoak (publiko guztientzat) estreinatuko da Euskadiko eta Nafarroako areto hauetan: Cines Niessen (Errenteria), Zugaza (Durango), Getxo Zinema (Getxo), Multicines (Bilbo), Golem La Morea (Iruñea), Golem Alhóndiga (Bilbo), Príncipe (Donostia), Coliseo (Eibar), Laudio Top Zinema” (Laudio) eta Florida Guridi (Gasteiz).