ProfesionalakPrograma

1. Hautatutako bi zuzendariek eta bi produktoreek Noka Ekoizpenak eskainitako programan inplikatzeko eta beren proiektuak ahalik eta baldintza onenetan garatzeko aukera izan dezaten, Noka Ekoizpena programara 16.000 € bideratuko dira, 4.000 €-ko laguntzetan banatuta, hautatutako bi zuzendarientzat eta 2 produktoreentzat (8.000 € proiektuko).

Produktore emergentea produkzio-etxe baten eskutik badator, laguntza hori zuzenean enpresara joango da, hura kontratatzen laguntzeko.

Laguntzaren azken zatia ordaintzeko ezinbestekoa izango da laborategian egindako lana antzemateko moduko gidoiaren bertsioa eta azken aurrekontua entregatzea, eta bi tutoreek oniritzia ematea.

2. Prozesu osoan bi tutore egongo dira lan-ildo bakoitzean laguntzen (bi zuzendarientzat eta beste bi produktoreentzat), eta hautatutako bi proiektuen jarraipena egingo dute programa osoan zehar.

3. Prestakuntza-prozesuak 5 modulu ditu. Modulu guztietan parte hartzea laguntza lortzeko ezinbesteko baldintza da:

A- 1. MODULUA: Modulu honetan, hautatutako proiektuak gidoia idazteko lehen fasean daude; horregatik, proiektuak tutoreei aurkeztearekin batera, saioak emango zaizkie parte hartuko duten produktoreei. Zuzendaritzako tutoreek zuzendariekin batera markatuko dituzte berridazteko, edo sinopsia sortzeko, tratatzeko edo narrazioak eta pertsonaiak garatzeko beharrak, eta elkarrekin landuko dituzte egutegia eta mentoretzak iraungo duen hilabeteetan lortu beharreko helburuak.

Produktoreek saio berezi bat izango dute proiektuen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak ulertzeko eta, proiektu bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik, haren plangintza zein izango den baloratzeko; eta lehen banakatzea egingo dute. Proiektu bakoitzaren helburuak eta lan-egutegia ere haiek ezarriko dituzte.

Biek (zuzendariak eta produktoreak) elkarrekin parte hartuko dute moduluaren zati guztietan. Lehenengo modulu hori martxoaren 6ean TABAKALERAn, Donostian, izango da. Beraz, deialdira aurkeztean, aurkezpeneko lehen moduluan parte hartzeko aukera izan beharko dute. Data zeharo zehaztuko da deialdiaren ebazpenarekin, data alda daiteke eta.

B- 2. MODULUA: Modulu honetan gidoia idazteko lanean sakonduko da. Tutoreek, zuzendariekin batera, programaren hasieran aurkeztutako gidoia hobetzeko alderdiak nabarmenduko dituzte. Produktoreek banakatzean sakonduko dute, eta filmaketa-planari, aktore-zerrendari eta kokalekuei buruzko eskola teorikoa izango dute. Baterako mentoretza batean hitz egin eta zehaztuko dute nola inplementatu jasangarritasun-politikak proiektuari, nola lortu elkarrizketak inklusiboak izatea eta nola sartu plangintzan green irizpideak modu naturalean.

C- 3. MODULUA: Modulu honetan industriaren mapa, laborategiak, inkubategiak eta foro profesionalak landuko dira. Zuzendariek narrazioaren garapenean aurrera egiten jarraitzen duten bitartean, produktoreak aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren nozioekin hasiko dira, amaituta izango baitituzte banakatzea, aktore-zerrenda eta kokalekuak. Gainera, kontratuei buruzko modulu juridiko espezifikoa izango dute.

D- 4. MODULUA: Modulu hau produkzioaren alderdian zentratuko da, ekoizpena abian jartzean, finantzaketa-iturrietan eta finantzaketa-eskema tipikoetan. Horrekin guztiarekin egingo dira estrategia eta finantzaketa-plana, eta eskura ditzaketen laguntzen egutegia egin ahal izango da.

E- 5. MODULUA:

Bi jardunaldi izango ditu honako hauek jorratzeko: audientzien azterketa, pitch-aren prestaketa, dosierra eta Abycine Lanza ekimenaren azken aurkezpena.

Moduluen behin betiko datak itxi aurretik, ezinbestekoa izango da proiektuak eta horietako bakoitzerako ad hoc tutoreak aukeratzea. Egutegia ixteko unean, parte-hartzaileei behin betiko datak helaraziko zaizkie, modulu guzti-guztietan parte hartzeko konpromiso-kontratu batekin batera, eta tutore bakoitzak modulu bakoitza osatzean jaso beharko duen material guztia entregatuko zaie. Zineuskadik ez ditu bidaiak bere gain hartuko, moduluetan modu presentzialean parte hartzeko behar badira, zuzkidura ekonomikoak estaltzen dituela ulertzen da-eta.