ProfesionalakBasque Audiovisual

Basque Audiovisual euskal ikus-entzunezkoen sektore osoa ordezkatzen duen marka da. Sektoreko enpresa askok borondate irmoz eta gogotik egindako lanaren emaitza da BASQUE AUDIOVISUAL, eta euskal ekoizpenen ordezkari izango da mundu zabalean.

BASQUE AUDIOVISUALek sektore dinamiko baten osagaiak biltzen ditu, eta edukietan eta formatuetan berrikuntza lortzeko konpromiso irmoa du. Enpresen arteko lankidetza maila handiari esker, bermatuta daude ekoizpen erakargarriak eta arrakastatsuak. Azpisektore gehienek elkar hartuta dihardute lanean Euskadin: ikus-entzunezkoen arloko produkzioak (telebistarako zein plataforma anitzerako), animazioak, zinemagintzako produkzioak eta banaketak, telekomunikazioak, teknologia-zentroak, telebista-kateak, ikus-entzunezkoen arloko trebakuntza-zentroak eta zerbitzu-enpresak. Guztiek ere helburu bakarrarekin dihardute orpoz orpo lanean: ikus-entzunezkoen aukera zabala eskaintzea.

BASQUE AUDIOVISUAL, era berean, indarrak batzeko erreminta da, sektore honen ekoizpen-jardueraren ardatza koprodukzioa baita; hala, gero eta presentzia handiagoa izan nahi du mundu zabaleko ikus-entzunezko fororik garrantzitsuenetan.