Zipi eta Zape zigortu egin dituzte uda Esperantza ikastetxean igarotzera. Berreziketa zentro bat da hori, Falconetti betoker beldurgarriak zorrotz zuzentzen duena. Laster jakingo dute leku hartan jolastea ere debekatuta dagoela. Hortxe sortuko dute Kaniken Kluba, helduen aginpideari erronka botatzen dion umeen erresistentzia. Adimena, ausardia eta adiskidetasunean duten fede etenezinaz baliatuz, ikastetxean gordetzen den sekretu misteriotsu bat aurkitu eta euren bizitzetako abenturarik zirraragarriena biziko dute.
TRAILERRA IKUSI
| WEB | https://www.facebook.com/zipiyzapelapelicula |
| URTEA | 2013 |
| GENEROA | Abenturak |
| KALIFIKATU | Publiko guztientzako egokia |
| ZUZENDARIA | Oskar Santos |
| GIDOIA | Jorge Lara eta Francisco Roncal. Josep Escobarrek sortu eta Ediciones Bk argitaratutako "Zipi eta Zape" komikian oinarritua. |
| IRAUPENA | 92 min. |
| HERRIALDEA | Espainia |
| INTERPRETEAK | Javier Gutiérrez, Álex Angulo, Javier Cifrián, Claudia Vega, Marcos Ruiz, Christian Mulas |
| PRODUKZIOA | Zeta Cinema, MOD Producciones, Atresmedia Cine eta Kowalski Films |
| BANAKETA | Disney |