Zarafa (Zarafa )

Zarafa (Zarafa)

Herrixkako umeak baobab handiaren azpian elkartzen dira, lekuko agureak kontatzeko dituen istorioak entzutera. Bertan, 10 urteko Makiren eta Zarafa jirafa umezurtzaren arteko adiskidetasun sendoari buruz hitz egingo die, azken hori Egiptoko pashak Frantziako erregeari egingo dion opari bihurtu baino lehen. Hassan, desertuko printzeak, Zarafa Frantziara eramateko misio arriskutsua bete beharko du, baina Makik etxera bueltan ekartzen setatu da, nahiz eta horretarako bizia arriskatu behar izan. Sudanetik Pariserako bidaia luzean zehar, Alexandria, Marseilla eta elurrez estalitako Alpeetatik igaroko dira, arrisku izugarriei aurre eginez. Horrela, Makik eta Zarafak ikasiko dute elkarrekin mantenduz gero, dena gainditzeko gai izango direla.

TRAILERRA IKUSI

WEBhttp://www.zarafa-lefilm.com/
URTEA2012
GENEROAMarrazki bizidunak
KALIFIKATUPubliko guztientzako egokia
ZUZENDARIARémi Bezançon, Jean-Christophe Lie
GIDOIARémi Bezançon, Jean-Christophe Lie
IRAUPENA78 min.
HERRIALDEAFrantzia
INTERPRETEAK

Animazioa / Animación

PRODUKZIOA

Prima Linea Productions, Pathé Productions, France 3 Cinéma, Chaocorp, Scope Pictures

BANAKETA

YEDRA FILMS