Komedia beltza da URTEBERRI ON, AMONA!, Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena.
Mari amonak Maritxu bere alabaren arreta osoa bereganatzen du, beraz, Joxemarik -Mariren suhia eta Maritxuren senarra- amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du. Joxemarik bere emaztea ohartu gabe egin beharko du hori, Kintxo bere suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza diruena, amonaren izaera dela-eta, ustekabeko egoerak sortuko dituen abentura bihurtuko da.
Gatazka umorea baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa ditu hizpide.
TRAILERRA IKUSI
| WEB | http://www.urteberrionamona.com/ |
| URTEA | 2011 |
| GENEROA | Drama |
| KALIFIKATU | Publiko guztientzako egokia |
| ZUZENDARIA | Telmo Esnal |
| GIDOIA | Telmo Esnal, Asier Altuna |
| IRAUPENA | 105 min. |
| HERRIALDEA | Espainia |
| INTERPRETEAK | Montserrat Carulla, Joxean Bengoetxea, Nagore Aramburu, Pedro Otaegi, Kontxu Odriozola |
| PRODUKZIOA | Irusoin |