Adam mutiko jatorra misio epiko batean abiatu da misterio bat argitzen saiatzeko: aitaren desagertzea. Azkenean aita elezaharretako Oin Handi berbera dela jakingo du eta urteetan egon dela oihanean ezkutatuta bere burua eta bere familia babesteko. Izan ere, genetika-laborategi batekoek, lotsarik gabe, esperimentuak egiteko erabili nahi zuten. Adam laster ohartuko da berak ere baduela DNA berezia. Imajina ezinezko super-ahalmenak tarteko, aitarekin elkartu beharko du familia babesteko.
| URTEA | 2018 |
|---|---|
| GENEROA | Animazioa |
| KALIFIKATU | Publiko guztientzako egokia |
| ZUZENDARIA | Jérémy Degruson |
| GIDOIA | Bob Barlen, Cal Brunker |
| IRAUPENA | 92' |
| HERRIALDEA | Belgika |
| INTERPRETEAK | Ben Stassen (Magiaren etxea) |
| BANAKETA | FILNS & PINÍCULAS T. +34 91 714 73 20 @. jaime.comas@flinsypiniculas.com @. maria.smith@flinsypiniculas.com
|

