Teresa eta Tim (Teresa and Tim )

Teresa eta Tim (Teresa and Tim)

Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. TIM lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da. Eta SAMUEL eta VLADek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko.

TERESA 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, TIM ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. TIMentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska.

TIM TERESAren etxean ezkutatuko da, eta haren babespean biziko da. Elkarrekin, hainbat abentura biziko dituzte, eta lagun bereizezinak izango dira.

Denborarekin, TIM eraldatzen hasiko da. Bere mundutik eta bere ingurukoengandik urrun denbora gehiegi daramala ikusiko du. TIM salbatzeko aukera bakarra itzultzen laguntzea izango da. Denborarik galdu gabe! Baina kontuz! VLAD zelatan dago!

WEBhttp://www.dibulitoon.com
URTEA2017
GENEROAAnimazioa, Haurtzaroa
KALIFIKATUHaurtzarorako bereziki gomendatuta
ZUZENDARIAAgurtzane Intxaurraga
GIDOIAJuan Luis Carreras
IRAUPENA65'
HERRIALDEAEspainia
BERTSIO ORIGINALAEuskara
ARGAZKILARITZAÁngel Alonso
MUSIKAJoseba Beristain / REC ESTUDIO
FORMATUA16:09 / 5.1
PRODUKZIOA

DIBULITOON STUDIO

SALMENTAK

DIBULITOON SALES