Baziren behin baso eta landa ederrak. Haietan izaki guztiak pozik bizi ziren elkarrekin..
Orain lehortea heldu da.
Eskualdeko izakiak egarriz eta goseak hilik egon dira luzaro. Zerbait egitea erabaki dute, konponbideren bat aurkitu, egoera negargarri honi amaiera emateko. Dortoka batek gidatuta, altxorraren bila doaz, hark orain dauden egoera larritik aterako dituen itxaropenarekin. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia-taldearentzat.
Filmak adiskidetasuna, errukia eta elkartasuna goratzen ditu, eta garrantzi handiko gaiak azaldu, ur eskasiarena, adibidez; edo arriskuan dauden animaliena, eta etorkizunean gizakiok jasan dezakegun lehortearena.
TRAILERRA IKUSI
| URTEA | 2017 |
| GENEROA | Animazioa |
| KALIFIKATU | Publiko guztientzako egokia |
| ZUZENDARIA | Engin Bastürk |
| GIDOIA | Murat Kirisçi |
| IRAUPENA | 88' |
| HERRIALDEA | Turkia |
| INTERPRETEAK | ADELOTSO: Otso maltzurra
ARROSATXO: Idia
SALTZAILEA: Gizaki gaiztoa
KARRANKA: Belea
ELDWIN:Dortoka
HENRY: Gizaki gaiztoa
PAGU: Azkonarra
CADEN: Otsokumea
SAGU: Mierlea
FELIX: Kastorea
|
| PRODUKZIOA | Siyah Marti |