Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa (Kaptein Sabeltann og den magiske diamant )

GIDA JEITSI

Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa (Kaptein Sabeltann og den magiske diamant)

Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen ornen ditu.

Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren argia jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto.

Sablehortz kapitainak, itxuraz, munduko piratarik anker eta beldurgarrienak, bere ontzia urre eta bitxiz bete nahi du. Pinky gazteak, aldiz, bizimodu lasaia beste helbururik ez du, eta, Veronicak, haren lagunik onenak, abenturak ditu amets.

Ezustean, baina, Marco txikia da diamantearekin ihes egiten duena, eta konturatu orduko, denak ere diamante magikoa lortzeko lasterketa arriskutsu batean murgilduko dira.

TRAILERRA IKUSI

URTEA2019
GENEROAAnimazioa, Abenturak, Marrazki bizidunak, Haurtzaroa
KALIFIKATUPubliko guztientzako egokia
ZUZENDARIAMarit Moum Aune y Rasmus A. Sivertsen
GIDOIATerje Formoe y Karsten Fullu
IRAUPENA81'
HERRIALDEANorvegia
PRODUKZIOA

Qvisten Animation

BANAKETA

Sola Media