Ernest & Celestine (Ernest & Celestine )

Ernest & Celestine (Ernest & Celestine)

Ernest basoan bizi den hartz handi bat da, musikaria ogibidez. Neguko lozorro luzetik esnatu denean, goseak amorratzen abiatu da hirira sabela betetzeko zerbaiten bila. Baina musikak ez dio jatekorik ematen, eta zaborrontzietan jaki bila ari dela, hara non topatu duen Celestine sagutxoa. Bai Ernestek bai Celestinek, elkarren laguntza beharko dute euren bizimodua aldatzeko. Hartzak goian eta saguak behean bizi diren gizarte zorrotz eta zurrunean, bi lagunok hainbat arau puskatu eta inguru osoa hankaz gora jarriko dute euren laguntasunari eusteko.

TRAILERRA IKUSI

WEBhttp://ernestetcelestine-lefilm.com/
URTEA2013
GENEROAMarrazki bizidunak
KALIFIKATUPubliko guztientzako egokia
ZUZENDARIABenjamin Renner, Vincent Patar eta Stéphane Aubier
GIDOIADaniel Pennac (Gabrielle Vincent idazlearen «Ernesto y Celestina» liburuan oinarritua)
IRAUPENA80 min.
HERRIALDEAFrantzia
INTERPRETEAKAnimazioa / Animación
PRODUKZIOALa Parti Productions / Les Armateurs / Maybe Movies
BANAKETAYEDRA FILMS