ENPERADOREA 1945ean jazotako oihartzun handiko gertakarietan oinarritua dago. MacArthur jeneralak bonbek birrindutako Japoniaren kontrola hartu zuen Amerikako Estatu Batuen izenean. Bonner Fellers jeneralak isilpeko lana egin zuen enperadorearen patua erabakitzeko; baina herriaren etorkizuna kolokan zegoen. Bitartean maitasun-istorio bat ere bada, eta protagonistek leialtasuna zeri zor dioten aztertu beharko dute: bihotzari ala herriari. Eta ze indarrek bultzatzen dituen: mendekuak ala justiziak. Bitartean, munduak gerrako hondamendia alde batera utzi eta aurrera egiten saiatu behar du.
| URTEA | 2014 |
|---|---|
| GENEROA | Drama |
| KALIFIKATU | Zazpi urte baino gutxigoentzako ez gomendatuta |
| ZUZENDARIA | Peter Webber |
| GIDOIA | David Klass, Vera Blasi |
| IRAUPENA | 98 min. |
| HERRIALDEA | Estatu Batuak |
| INTERPRETEAK | Tommy Lee Jones, Matthew Fox, Kaori Momoi, Eriko Hatsune, Aaron Jackson, Toshiyuki Nishida, Takatarô Kataoka, Masatô Ibu, William Wallace, Nic Sampson, Isao Natsuyagi, Gareth Ruck, Masatoshi Nakamura, Shôhei Hino |
| PRODUKZIOA | Krasnoff Foster Productions / Fellers Film |
| BANAKETA | A CONTRACORRIENTE FILMS S.L. |
