Dino familia  (Doktor Dinozavrov )

Dino familia (Doktor Dinozavrov)

Phil nerabea ez dago bere bizitzako unerik onenean. Ikaskideek barre egiten diote, gustuko duen neskak ez dio jaramonik egiten, eta albaitari izan nahi du, baina Dino familiaren tradizioak paleontologoa izatea eskatzen du. Baina dena aldatuko da ustekabean Mesozoikora eramango duen atari bat irekitzen duenean. Orain, arriskuz betetako historiaurreko oihan batean bizitzen ikasi beharko du, eta dinosauro gosetien janari bihurtzea saihestu. Batez ere, aitarekin elkar ulertzeko modua aurkitu beharko du hondamendi bat saihesteko. Izan ere, Titanoboak, belaunaldiz belaunaldi Dino familia gorrotatzen duen historiaurreko suge erraldoiak, akabatu nahi ditu.

TRAILERRA IKUSI

URTEA2026
GENEROAAnimazioa, Abenturak, Haurtzaroa
ZUZENDARIAMaya Turkina, Maksim Volkov
GIDOIAMaksim Volkov
IRAUPENA80
HERRIALDEAErrusia