Zikoinek haurrak ematen dituzte…edo eman ohi zituzten behintzat.
Orain interneteko mundu mailako konpainia txikizkari baten
paketeak ematen dituzte. Junior (Andy Samberg), konpainiako
banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan da nahi gabe
Umeak Egiteko Makina aktibatu eta baimendu gabeko ume
zoragarri bat egiten duenean.
Etsiak hartuta, bere nagusia konturatu baino lehen pakete arazotsua
eman nahi du. Horretarako, Stork Mountaineko gizaki bakarra den
Tulipen laguntza izango du. Haurtxoa emateko, familia bat baino
gehiagoren segurtasunari eragin liezaioken abentura basati eta
errebelatzailean murgilduko dira eta munduan zikoinen benetako
egitekoa berrezarriko dute.
TRAILERRA IKUSI
| URTEA | 2016 |
| GENEROA | Animazioa |
| KALIFIKATU | Publiko guztientzako egokia |
| ZUZENDARIA | Nicholas Stoller, Doug Sweetland |
| IRAUPENA | 1:29 |
| HERRIALDEA | Estatu Batuak |
| INTERPRETEAK | Andy Samberg, Stephen Kramer Glickman, Jennifer Aniston |