2011ko udazkenean errodaje talde batek bidaia egin du Baztan bailara ezkutura XVII. mendearen hasieran izandako gertakari ilun batzuei buruzko filma bat egiteko.
Errodajea burutu eta bertako barrideekin bizitza partekatzen duten bitartean - barride horietako batzuk aktoreak dira filmean -, hamar mende baino gehiago beranduago oraindik bailarako bizitzan irauten duen arraza-diskriminazioa aurkituko dute.
Honako hau, Unax Ugaldek interpretatzen duen Joxe bezalako pertsona eta pertsonaien inguruko istorioa da; gizon gazte hau berak eta bere aitzinakoek Agotak izateagatik jasandako diskriminazioaren kontra altxatzen da.
| WEB | http://www.baztanlapelicula.com |
| URTEA | 2012 |
| GENEROA | Drama |
| KALIFIKATU | Hamasei urte baina gutxiagoentzat ez gomendatuta |
| ZUZENDARIA | Iñaki Elizalde |
| GIDOIA | Iñaki Elizalde, Michel Gaztambide |
| IRAUPENA | 98 min. |
| HERRIALDEA | Espainia |
| INTERPRETEAK | Unax Ugalde, Carmelo Gómez, Joseba Apaolaza, Ramón Agirre, Txema Blasco, Kandido Uranga, Mirentxu Goienetxe, Patxi Bengoetxea, Felipe Saharrea (Xegone) |
| PRODUKZIOA | Orreaga producciones S.L., Lazo Visual S.L. |
| BANAKETA | Advanced Cinema Entertainment |