Asterix eta Obelix: Maiestatearen zerbitzura (Astérix et Obélix: Au Service de Sa Majesté )

Asterix eta Obelix: Maiestatearen zerbitzura (Astérix et Obélix: Au Service de Sa Majesté)

Kristo aurreko 50. urtea. Zesarrek konkista-gosea du. Legio entzutetsuen agintari, uharte bat inbaditzea erabaki du, mundu ezagunaren mugan: Britania herrialde misteriotsua. Garaipen azkarra eta erabatekoa izan du. Edo... ia erabatekoa. Britaniako herri txiki batekoek eutsi egin die, baina indarrik gabe geratzen ari dira. Kordeliak, britoien erreginak, Ontorax ofizial leiala Galiara bidali du laguntza bila. Izan ere, han beste herri menderakaitz bat dago, erromatarrei eusteagatik oso ezaguna. Galiako herri hartan Asterix eta Obelix lanpetuta daude: Luteziatik etorri da Gudurix, buruzagiaren iloba lotsagaldua, eta hura zaindu behar dute. Buruzagiak gaztea gizontzeko agindua eman die; eta ez dute lan erraza izango. Ontoraxen laguntza-eskariari erantzunez, upel bete edabe magiko ematea erabaki dute. Asterixek eta Obelixek lagunduko diote bidean, eta Gudurix ere joango da, aukera paregabea izango baita haren heziketarako. Tamalez, ezer ez da pentsatu bezala jazoko.

TRAILERRA IKUSI

URTEA2012
GENEROAAbenturak
KALIFIKATUPubliko guztientzako egokia
ZUZENDARIALaurent Tirard
GIDOIALaurent Tirard, Grégoire Vigneron (Cómic: René Goscinny, Albert Uderzo)
IRAUPENA109 min.
HERRIALDEAFrantzia
INTERPRETEAKGérard Depardieu, Edouard Baer, Fabrice Luchini, Catherine Deneuve, Guillaume Gallienne, Vincent Lacoste, Valérie Lemercier, Charlotte Lebon, Jean Rochefort, Gérard Jugnot, Dany Boon, Bouli Lanners, Götz Otto, François Damiens, Michel Duchaussoy, Dolores Chaplin, Luca Zingaretti, Filippo Timi, Neri Marcorè, Javivi, Tristán Ulloa
PRODUKZIOACoproducción Francia-Italia-España-Hungría; Fidélité Films / Wild Bunch / Cinetotal / Lucky Red / Morena Films / Saint Sébastien Froissart / France 2 Cinéma / France 3 Cinéma / Les Editions Albe