Moana eta Frozen bezala, “Ainbo: Amazoniako gerraria” heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.
URTEA | 2021 |
---|---|
GENEROA | Animazioa, Abenturak, Marrazki bizidunak, Haurtzaroa |
KALIFIKATU | Publiko guztientzako egokia |
ZUZENDARIA | Jose Zelada, Richard Claus |
GIDOIA | Richard Claus, Brian Cleveland, Jason Cleveland, Larry Wilson. Historia: Jose Zelada |
IRAUPENA | 90 min |
HERRIALDEA | Peru |
BERTSIO ORIGINALA | Ainbo: Spirit of the Amazon |
MUSIKA | Vidjay Beerepoot |
PRODUKZIOA | Coproducción Perú-Países Bajos (Holanda)-Estados Unidos; Cinema Management Group, Tunche Films. |
BANAKETA | BIM Distribuzione, First Run, Front Row Filmed Entertainment, Kino Swiat, Telepool |