Un viaje al Eden filmeak bi artistek Arabako Errioxatik egindako bidea kontatzen du. Ignaciok, Finlandian bizi den musika konposatzaile euskaldunak, erru sentimenduaren zama darama gainean Helsinkin izandako auto istripu batean bere alaba koma egoeran gelditzeagatik. Hamar egun barru esnatuko dela diote medikuek. Comaz, Mantxan bizi den margolari suitzarra, aterabiderik gabe aurkitzen da bere sortzaile lanari dagokionean, egiten dituen marrazkien esku modeloak ez du berekin lanean segi nahi.
URTEA | 2012 |
GENEROA | Drama |
KALIFIKATU | Publiko guztientzako egokia |
ZUZENDARIA | Rax Rinnekangas |
GIDOIA | Rax Rinnekangas |
IRAUPENA | 87 min. |
HERRIALDEA | Espainia |
INTERPRETEAK | Celia de Juan Hatchard, Hugo Wirz, Nacho Angulo, Ramon Zuriarrain |
PRODUKZIOA | Sonora Estudios |