5 kamera apurtu (5 broken cameras )

5 kamera apurtu (5 broken cameras)

Emad, bideo-kameraz grabatzea gustatzen zaion palestinar gaztea da. Bil´in-en bizi da, Ramala hiriaren mendebaldean, Zisjordanian. 2005ean israeldarren hondeamakinak Bil´in-era helduko dira, bertan, kolono judutarrentzako itzelezko asentamentua egiteko eraikiko den harresiaren perimetroa mugarritzeko asmoz. Emad-ek, kameraz, lehenengo mugimendu hauek grabatuko ditu. Bost urte eta beste horrenbeste kamera behar izango ditu bere herriak, israeldar zapalkuntzaren aurrean, erakutsitako erresistentziaren historia grabatzeko; hiritarmugimenduaren lehenengo egunetan jaioko da Gibreel Emad, bere semea; erresistentziarekin batera, semearen hazkundea ere grabatzen joango da. Israeldarren erasoek eraginda, Emaden kamera guztiak, bata bestearen atzetik, triskatzen joango dira, eta eurekin batera, bere lagunen biziak ere. Hala eta guztiz ere, Emad-ek kamera berriak erosi eta inguruan gertatzen dena filmatzen segituko du. Palestinarren erresistentzia pazifikoa erakusten duen argazki bakarra, pertsonala eta lehenengo lerrotik egindakoa da, ezagunetakoa eta nazioarteko komunitateak onartu eta onetsi duena.

TRAILERRA IKUSI

WEBhttp://www.eldocumentaldelmes.com/es/documentals/212-5_c__maras_rotas.html
URTEA2013
GENEROADokumentala
KALIFIKATUHamasei urte baina gutxiagoentzat ez gomendatuta
ZUZENDARIAEmad Burnat, Guy Davidi
GIDOIAEmad Burnat, Guy Davidi
IRAUPENA90 min.
INTERPRETEAKDokumentala/Documental
PRODUKZIOACoproducción Territorios Palestinos-Israel-Francia
BANAKETAParallel 40