ProfesionalakOinarriak

  • Proiektuak aurkezteko epea: 2018ko urriaren 22tik, astelehenetik, abenduaren 14ra arte.
  • Parte hartzeko oinarriak: Izen-ematea:
    1. Euskadin errotuta dauden eta film luzeko proiektu zinematografikoak garatzen ari diren emakumezko zinemagileak aurkez daitezke (fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak izan daitezke).
    2. Gutxienez 60 minutuko iraupena duten eta garapenean dauden film luzeak (Ez dira ez-fikziozko proiektutzat hartuko kazetaritzako edo ikus-entzunezko erreportajeak edo informazioa ematea helburu dutenak).
    3. Istorioaren orijinaltasuna eta talentua baloratuko dira, baita nazioartean merkaturatzeko gaitasuna ere.
    4. Hautagaiaren motibazioa eta hazkunde profesionaleko potentziala kontuan hartuko dira.
    5. Parte hartzeko helbide honetara bidali dokumentuak: noka@zineuskadi.eu
    • Entregatu beharreko dokumentazioa:
      • Proiektuaren fitxa teknikoa
      • Sinopsia (1 orrialde)
      • Memoria eta/edo ekoizlearen (1-2 orrialde) eta zuzendariaren (1-2 orrialde) asmoen oharra
      • Gidoi literarioa edo tratamendua.
      • Gutxi gorabeherako aurrekontua (eurotan)
      • Finantzaketa-plana (eurotan)
      • Parte-hartzailearen eta ekoizlearen CVa
      • Lanaren erregistroa
    • Epaimahaiak gehienez 6 hautagairi deitu ahal izango die proiektuaren pitch bat egiteko, eta horien artean aukeratuko ditu, egoki irudituz gero, hiru finalistak, azken aukeraketarako. Epaimahaiak proposatutako datan pitch horretara ez joateak deialdia bertan behera uztea ekarriko du.
  • Aukeraketaren iragarpena: 2019ko urtarrilaren 18an, ostiralean