KomunikazioaElkarrizketak

“Ziurgabetasun egoera honetan, zailtasuna aukera bihurtzea espero dugu” David Pérez Sañudo (Amania Films)

‘Ane’ filmak hainbat aintzatespen jaso ditu Malagako zinema-jaialdiko Work in Progress atalean: irudi postprodukzioaren ‘Aracne Digital Cinema’ saria, nazioarteko banaketarako ‘Latido Films’ saria eta Music Library Spanish WIP saria. Lorpen horien inguruan mintzatu gara David Pérez Sañudo zuzendariarekin, eta Amania produkzio-etxean zer beste proiektutan ari diren lanean azaldu digu.

2020 Mai 13

Info gehiago

“Animazioa teknika bat da; era guztietako gaiak jorratzen dituzten filmak egin ditzakegu, ez soilik haurrentzat”

Ivan Miñambres ''Homeless Home'' film laburraren ekoizlea Annecy jaialdian parte hartzeari buruz mintzatu da. Bere ibilbide profesionalaren balantzea egin eta sektorearen egungo egoeraren inguruan gogoeta egin du.

2020 Api 27

Info gehiago

MUDAR LA PIEL filma (Sr&Sra Producciones) Locarnoko zinema-jaialdiaren Sail Ofizialean estreinatuko dute

Zineuskadik haren sortzaileekin hitz egin du –Ana Schulz eta Cristóbal Fernández–, sorkuntza-prozesuari buruz.

Ana Schulz (Hanburgo, 1979) jatorri euskaldun-alemaniarreko argazkilaria da. Argazkigintza, giza zientziak eta kazetaritza ikasi zituen Madrilen, eta gaur egun Bartzelonan bizi da. Kazetaritzaren esparruan, irratian jardun du; batez ere Radio 3 katean. Radio Círculo kateko Cámara Lúcida saioaren sortzaile eta zuzendarikide izan zen (argazkigintzari buruzko programa eta elkarrizketen bloga). Kultura-kudeaketan eta erakusketen komisariotzaren esparruan, Marlborough galerian, Círculo del Arten eta Openhouse proiektuan lan egin du.

Cristóbal Fernández (Madril, 1980) musikaria eta muntatzailea da. Cabeza Borradora zinema-aldizkaria sortu zuen 1999an. 2004an, Bartzelonara joan zen Pompeu Fabra Unibertsitateko Sorkuntza Dokumentalari buruzko masterra egitera, eta, harrezkero, muntatzaile gisa lan egin du hogei titulu ingurutan; esaterako, Mimosas (Oliver Laxe, Canneseko Kritikaren Asteko irabazlea 2016an), Aita (Jose María de Orbe) edota Atomic Age (Héléna Klotz). Zuzendari gisa egindako lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Diario de un reflejo (2008) Filmmaker. About Victor Kossakovsky (2004) eta El oficio de mi hermano (2002).

Mudar la piel Locarnoko zinema-jaialdiaren 71. edizioan emango dute, Sail Ofizialean eta lehiaketaz kanpo, 2018ko abuztuan. Señor y Señora eta Labyrinthus PC etxeen arteko ekoizpen-lan honek zera jorratzen du, ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean bakea bilatzen zuen bitartekari baten eta zerbitzu sekretuetan infiltratutako espioi baten arteko laguntasun-istorioa. Adiskidetasun horrek jarraitu egingo du, traizioak traizio, eta galdera bat baino gehiago planteatuko ditu. Zinemagileek eurek espioiarekin duten harremanari buruzko kronika da, eta haien nortasun labaina harrapatzeko zailtasunari buruzkoa.

2018 Abu 08

Info gehiago

TIMELESS PRAGUE filmak parte hartu du SOURCES 2 prestakuntza-programan

Europa Creativa MEDIA Desk Euskadik Arkaitz Basterra zinemagilearekin hitz egin du, SOURCES 2 programaren azken edizioan parte hartu duen proiektuari buruz.

SOURCES 2 prestakuntza aurreratuko programa da, baterako proiektu bat garatzen ari diren gidoilari europarrei eta gidoilari-taldeei, kogidoilariei, zuzendariei eta ekoizleei zuzendutakoa, eta nazioarteko ikus-entzuleei bideratuta dauden film luzeen proiektuei dago irekita: film originalei eta dokumental sortzaileei, hain zuzen ere.

Tailer horiek indar handiko lan-unitateak biltzen dituzte, gidoien garapenetik hasi eta entrenamendu aurreraturaino iritsita, film-proiektu espezifiko batean lan egiten ari diren profesionalentzat. Aholkulariek tresna-sorta handia ematen dute, parte-hartzaileek idazketa-trebetasunak hobetu ditzaten eta beren proiektuak ahalik eta potentzial handienarekin gara ditzaten.

2018 Mai 04

Info gehiago