Zineuskadik haur zinema babesten du

Zineuskadik haur zinema babesten du

2017 Iraila 21

ZineuskadikWarsawKids Film Forum-en lehen edizioan parte hartuko du eta irailaren 27an eta 29an izango da Varsovian, Polonian.

WarsawKids Film Forumhaurrentzako filmei eta telebista-serieei zuzendutako Europako animazio-foroa da.Foroan zehar pitching-ak, tailerrak, panel espezializatuak, produkzio ostean dauden filmen emanaldiak eta one-to-one bilerak eskainiko dira sektoreko arlo desberdinetako adituekin, hauek esate baterako: gidoia, banaketa edo nazioarteko salmentak.

Zineuskaditik, Jone Landaluze izango da jardunaldietara joango dena.Foroak Europa Erdialdeko, Ekialdeko Europako eta Baltikoetako herrialdeekin harremanak errazteko plataforma gisa balioko du.Era berean, networkingerako sortutako eremuetan ideiak eta proiektuak partekatzeko aukera izango duten haurrentzako produktu kulturalak sortzeko interes handia duten nazioarteko zinema-industriako profesionalak ere egongo dira.

Irailean ere, ZineuskadiZinemaldiarekin elkarlanean arituko da (irailaren 22tik 30era) haur-publikoari zuzendutako atalean.2014an hasi zen ikastolekin eta ikastetxeekin itundutako programa baten bidez, Zinemaldiak programazio esklusiboa prestatzen du ikasleek zinemaz pantaila handian eta euskaraz goza dezaten.Emanaldi horiek Printzipe zinemetan eta Belodromoko emanaldi berezietan gozatu ahal izango dira.