Noka Ekoizpena programan parte hartzen duten zuzendari eta ekoizleek proiektuen audientzien diseinuan eta banaketan sakondu dute ekimenaren bosgarren moduluan

Noka Ekoizpena programan parte hartzen duten zuzendari eta ekoizleek proiektuen audientzien diseinuan eta banaketan sakondu dute ekimenaren bosgarren moduluan

2024 Iraila 10

Noka ekoizpenak, film luzeen garapenaren azken fasean dauden zuzendari eta ekoizle berriei tutoretza eta laguntza eskaintzen dien programaren bosgarren modulua burutu berri dute. Oraingo honetan, Isona Admetllak, Berlinale – World Cinema Fund zinematografiarako funtsaren koordinatzaileak, emandako tutoretzak audientzien diseinua izan du ardatz.

Zikloa bi egunetan zehar ospatu zen 2DEOn, Tabakaleran, eta hautatutako zuzendariek eta ekoizleek beren lanetan egiten ari diren aurrerapenak erakusteko aukera izan zuten.

Ikus-entzuleak diseinatzeko moduluaren barruan, parte-hartzaileek talde-lana egin zuten hurrengo urteetarako helburuak finkatzeko, beren proiektuen ikus-entzuleak arakatzeko eta finantzaketa-eskema ohikoenetan sakontzeko. Tailerraren ondoren, Begin Again-eko Co-Ceo Gloria Bretonesekin eta Filmin-eko Content Editore Eloide Melladorekin batera bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten banaketaren zatia.

Azken moduluaren ondoren, Abycine Jaialdian amaituko da Noka Ekoizpena topaketaren lehen edizioa. Zuzendariek eta ekoizleek beren proiektuari buruzko pitching bat egiteko aukera izango dute sektoreko profesional askoren aurrean, eta agenda itxi bat izango dute sinergia gehien partekatzen dituzten eragileekin.

Noka Ekoizpenak denbora, espazioa, testuingurua eta laguntza profesionala eskainiko die zinegileei. Zineuskadik sustatu eta koordinatutako ekimena da, Tabakaleraren laguntzarekin.

Egitasmo honekin, Zineuskadik jarraipena eman nahi dio Noka Mentoring programari.Gaur egun Tabakalerak bultzatzen du eta helburu du emakume zinemagileei film bat egiteko prozesuaren hasieran laguntzea.