Dock of the Bay dokumental musikal zinema jaialdiak gogoz eta indarberriturik aurre egingo dio bere hamaikagarren urteurrenari.

Dock of the Bay dokumental musikal zinema jaialdiak gogoz eta indarberriturik aurre egingo dio bere hamaikagarren urteurrenari.

2017 Abendua 11

Hamarkada berri honi begira, jaialdiak landutako nortasuna eta erroak mantentzeko bere hortan jarraituko du, dokumental musikal onak eskainiz, bai eta zinema eta musikan oinarritutako ekitaldi paraleloak antolatuz.

Nobedade horien artean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren, Elias Querejeta Zine Eskolaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Donostiako Sustapenaren babesari esker, ‘Musika, irudi eraikitzaile’ izeneko mintegia aurkeztuko du jaialdiak. Teoriko, kritikari eta zinemagileek zinema dokumentalari buruz hausnartzeko erabiliko dute espazio hau eta musikak narrazioak eraikitzeko duen gaitasunari buruz eztabaidatzeko aukera izango dute bertan. Honela, musika eta soinua diskurtsoaren ardatzean jartzen dituzten lan konkretuen analisia proposatuko da. Hizlarien artean, honakoak nabarmen daitezke: Desiré de Fez, zinema kritikaria; Jero Rodríguez, TVE kanaleko ‘Cachitos de Hierro y Cromo’ programaren zuzendaria; Álvaro Granda Ferrer, Reykjavik 606 taldeko kidea; Fernando Golvano, artearen teorikoa, eta Shaila García Catalán, zinemaren teorikoa. Aarón Rodriguez Serranok zuzenduko du mintegia. Bestalde, Primo Estudioko Jorge Elósegui diseinatzaileak sortu du aurtengo jaialdiaren irudia. Artistaren hitzetan, kartel hau ezberdina da aurreko urteetakoekin alderatuz, “irudiaren eta soinuaren arteko harremana” adierazten saiatzen baitzen horietan. Oraingoan, aldiz, elementuen konposizioak sortzen duen “erritmoa eta mugimendua islatzen dute” irudiek; “begia alaitzea helburu duten eta kartelaren informazioa irakurtzeko burua mugiarazten diguten” mugimenduak, hain zuzen ere.