Auto ekoizpen deialdia Durangoko Azokan

Auto ekoizpen deialdia Durangoko Azokan

2014 Azaroa 04

Auto ekoizleen artean, zenbat sortzaile hainbat errealitate dagoela konturatuta, planteamendu berri bat proposatu du Durangoko Azokak. Izan ere, hasierako deialdian jasotako eskaerek planteamendu berria egiteko beharrizana utzi dute agerian, antolatzaileen begietara.

Sortzaile guztiek Kulturaren Plaza nagusian euren lekua izateko ahalegindu gura dute antolatzaileek. Horregatik, deialdi berri hau auto antolaketan oinarrituko da, azokako espazio berezia sortzaile eta elkarte bakoitzaren ahalmenaren eta inplikazio mailaren arabera moldatu ahal izateko.

 

Baldintza berberak, planteamendu berria

Hasierako planteamenduan bezala, ezingo da edozein sorkuntza lan erakutsi Azokan.

  • Katalogoan, gehienez bi auto ekoizpen duten sortzaile edo elkarteak aurkeztu ahalko dira. Ez dira baztertuko beraien lanaren parte bat beste enpresa batzuekin argitaratuta dituzten sortzaileak

  • Produktuek, Durangoko Azokaren araudia bete beharko dute bere osotasunean.

Izena eman, azaroaren 10era arte

Interesa duten ekoizle zein elkarteek email bidez eman behar dute izena: gerediaga@durangokoazoka.com helbidera idatzi, gaian “auto ekoizleak” zehaztu eta honako datuak adierazi: izen-abizenak, aurkeztu nahi den auto ekoizpena, kontakturako bideak (email eta telefonoa), batzarrera etorriko denaren konfirmazioa edo, ezin izatekotan, bere ordez etorriko denaren izena.

 

Batzarra, sortzaileen artean antolatzeko

Sortzaileen artean auto antolatu beharko denez lekuaren dekorazioa, espazioa, txandak, salerosketa kontuak eta abarrak, hori antolatzen hasteko, denen arteko komunikazioa garrantzitsua izango da eta horretarako hasierako batzar bat egingo da Durangon, azaroaren 13an, eremua nola partekatu adosteko.

 

Informazio gehiago hemen