Sortzaile guztiek Kulturaren Plaza nagusian euren lekua izateko ahalegindu gura dute antolatzaileek. Horregatik, deialdi berri hau auto antolaketan oinarrituko da, azokako espazio berezia sortzaile eta elkarte bakoitzaren ahalmenaren eta inplikazio mailaren arabera moldatu ahal izateko.
Baldintza berberak, planteamendu berria
Hasierako planteamenduan bezala, ezingo da edozein sorkuntza lan erakutsi Azokan.
-
Katalogoan, gehienez bi auto ekoizpen duten sortzaile edo elkarteak aurkeztu ahalko dira. Ez dira baztertuko beraien lanaren parte bat beste enpresa batzuekin argitaratuta dituzten sortzaileak
-
Produktuek, Durangoko Azokaren araudia bete beharko dute bere osotasunean.
Izena eman, azaroaren 10era arte
Interesa duten ekoizle zein elkarteek email bidez eman behar dute izena: gerediaga@durangokoazoka.com helbidera idatzi, gaian “auto ekoizleak” zehaztu eta honako datuak adierazi: izen-abizenak, aurkeztu nahi den auto ekoizpena, kontakturako bideak (email eta telefonoa), batzarrera etorriko denaren konfirmazioa edo, ezin izatekotan, bere ordez etorriko denaren izena.
Batzarra, sortzaileen artean antolatzeko
Sortzaileen artean auto antolatu beharko denez lekuaren dekorazioa, espazioa, txandak, salerosketa kontuak eta abarrak, hori antolatzen hasteko, denen arteko komunikazioa garrantzitsua izango da eta horretarako hasierako batzar bat egingo da Durangon, azaroaren 13an, eremua nola partekatu adosteko.
Informazio gehiago hemen