‘Katu kapeladuna’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, ADI! Filmak Euskaraz programaren barruan

‘Katu kapeladuna’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, ADI! Filmak Euskaraz programaren barruan

2026 Azaroa 05

‘Katu kapeladuna’ filma ostiralean estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, ADI! Filmak Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film estatubatuarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Orain arte Zinema Euskaraz izenez ezagutzen zen programak ADI! Filmak Euskaraz marka aurkeztu du aurten, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa. Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun hogeita batgarren lana da. ADI! Filmak Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Sinopsia

Katu maltzur batek bere bihurrikeriekin anaia-arreba pare baten bizitzara eramaten du kaosa, hiri berri batera aldatzen direnean.

Hauek dira asteburuan filma proiektatuko duten zinema-aretoak: Golem Alhóndiga (Bilbo), SADE Cines (Donostia), Niessen Zinemak (Errenteria), Biteri Kultur Etxea (Hernani), Latxartegi Aretoa (Legazpi), Golem La Morea (Iruña) eta Cines Gorbeia (Gasteiz).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu ADI! Filmak Euskaraz programaren barruan: ‘Charlie el superperro’, besteak beste.