‘Gurenagi familiaren errezetak’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, ADI! Filmak Euskaraz programaren barruan

‘Gurenagi familiaren errezetak’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, ADI! Filmak Euskaraz programaren barruan

2026 Ekaina 11

‘Gurenagi familiaren errezetak’ filma ostiralean estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, ADI! Filmak Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film australiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Orain arte Zinema Euskaraz izenez ezagutzen zen programak ADI! Filmak Euskaraz marka aurkeztu berri du, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa. Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun hamaikagarren lana da. ADI! Filmak Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Sinopsia

Ekaitz ikaragarri batek etxea suntsitu ondoren, Laura, nagi azkar eta ausarta, bere familia xelebrearekin batera hirira joango da bizitzera. Beren food truck zahar eta herdoilduarekin iritsiko dira, amets bakarrarekin: familiaren janari-negozioak azkenean arrakasta izatea.Haiek prestatzen duten janari goxoak Dottiren arreta piztuko du. Gepardo argi honek edozer gauza egingo du bere janari lasterreko negozioa berriro martxan jartzeko.
Filma ostiral honetan estreinatuko da hurrengo zinemetan: SADE Cines (Donostia), Niessen Zinemak (Errenteria), Areria Aretoa (Lazkao) eta Florida Zinemak (Gasteiz).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu ADI! Filmak Euskaraz programaren barruan: ‘Winnipeg, itxaropenaren ontzia’ eta ‘Rufus’, besteak beste.