‘Fleak’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, ADI! Filmak Euskaraz programaren barruan

‘Fleak’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, ADI! Filmak Euskaraz programaren barruan

2026 Maiatza 28

‘Fleak’ filma ostiralean estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, ADI! Filmak Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film finlandiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Orain arte Zinema Euskaraz izenez ezagutzen zen programak ADI! Filmak Euskaraz marka aurkeztu berri du, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa. Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun hamargarren lana da. ADI! Filmak Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Sinopsia

Thomasek, 11 urteko haur batek, bere bizitza betiko aldatzen dela ikusten du ibiltzea eragozten dion istripu tragiko bat izan ondoren. Dena galduta dagoela ematen duenean, Fleak agertzen da, beste dimentsio batetik iritsitako izaki txiki, bihurri eta liluragabea, unibertso aparteko baten atea irekitzen diona. Bere lagun berriarekin batera, Thomas mundu zoragarri batean sartzen da, non bere indarra, ausardia eta oraindik egiteko gai den guztia deskubritzen duen.

Filma ostiral honetan estreinatuko da hurrengo zinemetan: Bastero Kulturgunea (Andoain), Golem Alhondiga (Bilbo), SADE Cines (Donostia), Zugaza Zinema (Durango), Getxo Zinemak (Getxo), Areria Aretoa (Lazkao), Ikusgarri Aretoa (Lekeitio), Golem La Morea (Iruña), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz) eta Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu ADI! Filmak Euskaraz programaren barruan: ‘Los Pérez-Osos’, ‘Winnipeg, itxaropenaren ontzia’ eta ‘Rufus’, besteak beste.