‘Ninja laukiduna. Sorrera’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

‘Ninja laukiduna. Sorrera’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

2026 Martxoa 05

‘Ninja laukiduna. Sorrera’ filma bihar estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film danimarkarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun bosgarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Sinopsia

Nerabe batek ninja abenturekiko interesa galdu du, eta bere lagun ninja magikoa pixka bat zabartuta eta triste sentiarazi du. Gaztearen errutina erabat aldatu da arazoak eragiten dituen harroputz batekin topo egin duenean, eta, ondorioz, bere beldurrei aurre egin behar die. Ninja lagunak, kezkatuta, bere burua defendatzera eta bere buruarenganako konfiantza berreskuratzera bultzatzen du. Elkarrekin, ekintzaz eta umorez betetako abentura berriak biziko dituzte, eta beren zorroztasun eta ausardia proban jartzen dituzten erronkei egin beharko diete aurre.

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Tafiti’, ‘El mito de Maracuda’ eta ‘Gangster Txikia’, besteak beste.