‘Chirp, Honey Hillseko ikertzailea’ filma bihar estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film errusiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun laugarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Sinopsia
Honey Hillseko biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira, orduan erakusten baita Urrezko Erlauntza mitikoa, lekuko zortearen kutuna. Baina festa baino lehenago, erlikia desagertu egingo da, eta denek Chirpiri botako diote errua, Sofie detektibearen laguntzaile gisa lan egiten duen urtxintxa urduriari. Bere lagunekin batera, Chirpek misterioa argitu beharko du, benetako lapurra aurkitu eta haranera bakea itzuli arte.
Filma ostiral honetan estreinatuko da hurrengo zinemetan: Niessen (Errenteria) eta SADE Antiguo Berri (Donostia). Ondoren, areto hauetara iritsiko da: Zugaza Zinema (Durango), Zalla Zine Antzokia (Zalla), Meatzari Aretoa (Muskiz), Bastero Kulturgunea (Andoain), Areria Aretoa (Lazkao), Oñatiko Zinema (Oñati), Latxartegi Aretoa (Legazpi), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga) eta Ikusgarri Zinema (Lekeitio).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Ninja laukiduna. Sorrera’, ‘Tafiti’ eta ‘El mito de Maracuda’, besteak beste.