‘Azerik eta erbik basoa salbatzen dute’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

‘Azerik eta erbik basoa salbatzen dute’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

2025 Urtarrila 30

‘Azerik eta erbik basoa salbatzen dute’ filma ostiral honetan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film holandarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun lehen filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Sinopsia

Basoan gauza arraroak gertatzen dira. Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokideak eta laku batek gainezka egin eta urpean utzi ditu gure basoko lagunak. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna.

Filma bihartik aurrera proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Zugaza Zinema (Durango), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña).

Halaber, film berri bat estreinatuko da datorren otsailaren 7an, Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Basatiak’.