‘Boo Kwai eta museoaren lapurreta’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

‘Boo Kwai eta museoaren lapurreta’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

2023 Azaroa 02

‘Boo Kwai eta museoaren lapurreta’ filma ostiral honetan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film txinatarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun zortzigarren filma da, ‘Abentura erraldoia’, ‘Superheroien familia’, ‘Yuku eta Himalaiako lorea’, ‘Momiak’, ‘Lau ahizpa magikoak’, ‘Mavka: basoaren zaindaria’ eta ‘Alan giza antena’ lanen ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren. 

Sinopsia

Filmak Bill Kwai mutiko bihurriaren istorioa kontatzen du, bere asmakizunetako bati esker ustekabean unibertso paralelo batera iristen dena. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?

Filma bihartik aurrera proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alhóndiga (Bilbo), Multicines (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria) eta Príncipe (Donostia). 

Halaber, datorren azaroaren 10ean, Zinema Euskaraz programaren barruan beste titulu bat izango dugu, ‘Doraemon: Nobitaren dinosauro berria’.