‘Abentura erraldoia’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

‘Abentura erraldoia’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

2023 Abuztua 24

‘Abentura erraldoia’ filma ostiral honetan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film perutarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun zazpigarren filma da, ‘Superheroien familia’, ‘Yuku eta Himalaiako lorea’, ‘Momiak’, ‘Lau ahizpa magikoak’, ‘Mavka: basoaren zaindaria’ eta ‘Alan giza antena’ lanen ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Sinopsia

Sebastian, Sophia eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du. Ustekabeko eta aparteko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.

Filma bihartik aurrera proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alhóndiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria) eta Príncipe (Donostia).

Datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango ditugu. Horien artean, datorren azaroaren 3an ‘CRAZY. KWAI. BOO’ pelikula iritsiko da zinema-aretoetara eta azaroaren 10ean ‘Doraemon eta dinosaurioen irla misteriotsua’.