‘Superheroien familia’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

‘Superheroien familia’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

2023 Ekaina 15

Zinema Euskaraz programak ‘Superheroien familia’ filma estreinatuko du ostiral honetan EAEko zortzi zinema-aretotan. Publiko orokorrari bideratua dagoen film norvegiarra da.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den seigarren filma da, ‘Yuku eta Himalaiako lorea’, ‘Momiak’, ‘Lau ahizpa magikoak’, ‘Mavka: basoaren zaindaria’ eta ‘Alan giza antena’ lanen ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi du ekimenak. Euskal zinema-sektoreari laguntzeko apustuari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan.

Sinopsia

Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du; horregatik, aita ezingo da gehiago 'Super lehoi' izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzea aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izatea baino nahiago du bideojokoetan jolastea. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratzen du. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Bere superbotereak aurkitu ahal izango ote al ditu?

Filma bihartik aurrera proiektatuko da Getxo Zinemak, Golem Alhóndiga (Bilbo), Multicines (Bilbo), Florida Zinemak, (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Zuaza Zinemak (Durango), Niessen (Errenteria) eta Antiguo Berri (Donostia).

Datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango ditugu. Horien artean, datorren abuztuaren 25ean ‘Una aventura gigante’ pelikula iritsiko da zine-aretoetara.