‘Lau ahizpa magikoak’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

‘Lau ahizpa magikoak’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

2023 Martxoa 23

Zinema Euskaraz programak ‘Lau ahizpa magikoak’ filma estreinatuko du ostiral honetan EAEko hiru zinema-aretotan. Sven Unterwaldt alemaniarrak zuzendutako filma da eta publiko orokorrari bideratuta dago.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den hirugarren filma da, ‘Yuku eta Himalaiako lorea’ eta ‘Momiak’ lanen ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi du ekimenak. Euskal zinema-sektoreari laguntzeko apustuari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan.

Sheridan Winnen 'Sprite Sisters' liburu-sortan oinarritzen den lan honek, Flame, Sky, Flora eta Marina ahizpen abentura magikoak azaltzen dizkigu. Filma bihartik aurrera proiektatuko da Getxo Zinemak, Gran Zinema Zugaza (Durango) eta Niessen Errenteria zine-aretoetan.

Halaber, datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango ditugu. Horien artean, datorren apirilean ‘Mavka’  pelikula iritsiko da zine-aretoetara, eta maiatzean ‘Little Alan’.