Mar Izquierdo

Mar Izquierdo

1999 Azaroa 30

Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, 12 urtez aritu zen zinemagintzan lanean, ekoizpeneko koordinatzaile gisa, batez ere nazioarteko proiektuetan; eta Espainian, Portugalen, Italian eta Grezian ere aritu zen, produkzioko buru gisa.

2016. urtean Donostiara itzuli zen, DSS2016 Europako Kultur Hiriburuko ekoizpen taldean parte hartzeko. Bertan proiektuaren ekoizpen logistikorako lanak egin zituen. Orduz geroztik, era askotako kultura-proiektuak ekoizten aritu da, hala nola D-Feria, Jazzaldia, kontzertuak, etab.

2020an, EGOren (Euskal Herriko Gazte Orkestra) kudeaketa-taldeko kide izatera pasa zen, eta ekoizpen- eta kudeaketa-koordinazioko funtzioak ere bete zituen. Azkenik, 2021ean, Zineuskadin lanean hasi zen koordinatzaile gisa, eta, besteak beste, Zinema Euskaraz proiektua bezalako laguntzak kudeatzen ditu.