EAEko, Iparraldeko eta Nafarroako ikus-entzunezko sortzaile gazteek beren proiektu profesional zinematografikoak bi tailerretan garatu ahal izango dituzte ekainean

EAEko, Iparraldeko eta Nafarroako ikus-entzunezko sortzaile gazteek beren proiektu profesional zinematografikoak bi tailerretan garatu ahal izango dituzte ekainean

2021 Maiatza 17

Zineleku ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta erakusketarako programak hainbat kultur eragilerekin elkarlanean bi tailer proposatzen ditu 2021ean: Sustraiak eta Hemendik.

Zineleku 2021ek proposatzen duen lehengo tailerra Sustraiak da. Eusko Jaurlaritzaren eta Garaion erakundearen lankidetzari esker, euskarazko idazketa zinematografikoko laborategi bat antolatuko dute. Euskarazko proiektuak eraiki nahi dituzten sortzaileek dituzten erronkei erreparatuta, naturan hiru eguneko murgilaldia egitea proposatzen da, euskarazko ikus-entzunezko edozein formatutarako euskarazko idazketa garatzeko. Topaketa ekainaren 20tik 22ra bitartean izango da Garaion-en, Araban, eta Harkaitz Cano (idazlea eta gidoilaria) eta Katixa Aguirre (idazlea eta EHUko irakaslea) izango dira aholkulari eta sailburu.

 

Idazketa laborategiaren kostua 45 eurokoa da dieta eta ostaturako. Idazketa-laborategian parte hartu nahi dutenek,  proiektuaren sinopsia eta proposamenaren deskribapen artistikoa bidali beharko dute info@zineleku.org helbidera.  Proiektuak aurkezteko epea luzatu da maiatzareb 26ra arte.

 

Bestalde, ekoiztetxea bilatzeko edo ikus-entzunezko ideiak garatzeko laguntza bilatzen duten sortzaileentzat, “Hemendik” deitutako tailerra antolatuko da ekainaren 23tik 25era Baionan (Frantzia).

 

Rencontres sur les Docks 2021 zine jaialdiaren baitan, jaialdiaren bastan, L'Atalante zinema eta Zukugailua elkartearekin elkarlanean, mikroresidentzia honetan Garbiñe Ortega (Punto de Vista zine jaialdiko zuzendari artistikoa) eta Jokin Etcheverria (ekoizlea, errealizadorea eta kazetaria) izango dira laguntzaile eta aholkulari moduan. Gainera, partehartzeileek jaialdiko saio guztietara joateko aukera izango dute eta euren proiektua zinemako profesionalen aurrean aurkeztuko dute. Hautatutako bi proiektuk Kanaldude sariaren 1.000 euro jasoko dituzte.

 

“Hemendik mikro-egoitza” ALCA, Kanaldude, Lycée Rene Cassin, Ecole Superieure d 'art Pays Basque eta Zineuskadiren lankidetzari esker posible egiten da. Parte hartzeko, proiektuaren laburpen bat bidali behar zaio koord@zukugailua.eus helbideari (ikusi oinarriak webgunean), euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez, maiatzaren 26a baino lehen.

 

   Zinelekuko tailer hauek Gazte Film Fest Haur eta Gazteen Zine Jaialdiaren programazio ekintzen artean kokatzen da 

Tailerrei eta parte hartzeko oinarriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

 

zineleku.org

zukugailua.eus