Etorkizuna izango diren ikus-entzunezko emakumeei lehen aukera emateko programa

Etorkizuna izango diren ikus-entzunezko emakumeei lehen aukera emateko programa

2021 Martxoa 18

Zertan datza AUKERA programa?
(H)emen-ek bultzatuta, Zineuskadiren, Zinebiren eta Kutxa Kulturren laguntzarekin, emakumeek egindako film laburrentzako mentoretza programa bat da AUKERA.
 

Emakumeek osatutako taldeek aurkeztutako proiektuen artean, epaimahaiak 5 proiektu-talde aukeratuko ditu. Hautatutako bost taldeek mentoretza saioetan parte hartuko dute, gidoilari bat, zuzendari bat eta ekoiztetxe batetako profesionalen eskutik.

Proiektuak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 1etik apirilaren 26ra arte egongo da zabalik.
 

AUKERA programaren helburuak

Ikasketetatik profesional bilakatzeko ibilbide horretan, ikus-entzunezkoetan lan egin nahi duten emakumeak babestuko eta ahaldunduko dituen programa da AUKERA.
Ikus-entzunezko sektorean lan egin nahi duten emakumeei haien ibilbide profesionala EAEn hasi eta garatzeko lan aukera ematea.
Euskal zinemaren sektorean eta film laburren esparruan, emakume sortzaileek sortutako lanen ekoizpena bermatzea; urtero emakumeek sortutako bi film laburren ekoizpena bultzatuz.
Euskal ikus-entzunezkoen sektorean emakume profesionalen kopurua handitzea.
EAEko film laburren jaialdietara eta film laburrak ekoizteko ikus-entzunezko dirulaguntzetara aurkezten diren proiektuen %50 emakumeek sortutakoak izatea, 2024 urterako.
Ikus-entzunezkoen eta zinemagintzako ikasleei AUKERA programa aurkezten ari gara Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetan, deialdiaren berri izan dezaten, oinarriak azaltzeko, dauzkaten zalantzak argitzeko eta aurkeztera animatzeko.
Ikasleen harreman datuak biltzen ari gara eta martxoaren 20an online topaketa bat antolatzeko asmoa dugu euren artean ezagutu daitezen aurkeztu beharreko lan taldeak osotu aldera.
Informazioa eta oinarriak gure webgunean:
www.hemen.eus
Oinarriak