Basque Audiovisual Marché du Film-en  izango da

Basque Audiovisual Marché du Film-en izango da

2019 Maiatza 14

2019ko maiatzaren 14tik 23ra bitartean egingo den Marché du Film ekimenak Euskadiko hainbat enpresa jasoko du Basque Audiovisualek Rivera #A5 eko ICEXeko standean duen gunean. Hori guztia Zineuskadik Etxepare Institutuarekin eta Eiken Klusterrarekin duen lankidetzari esker egingo du.

Cinema from Spainen eremuan egongo den gune horretan 65 proiektu zinematografiko dituen katalogoa banatuko dute. Horietako 27 garapen-bidean daude, 11 ekoizpen-faseren batean, eta 27 proiektu 2018an amaitu eta/edo estreinatu dituzte. Garatzen ari diren proiektu horien artean, 3 NOKA Mentoring programaren hautaketaren barruan daude. Amaitutakoei dagokienez, 7 2018ko KIMUAK hautaketakoak dira. Guztira, argitalpenak 36 enpresaren lanak biltzen ditu: Abraprod, Adabaki Ekoizpenak, Amania Films, Area Audiovisual, Arena Comunicación, Arquetipo Comunicación, Banatu Filmak, Basque Films, Dibulitoon Studio, Doxa Producciones, Dynamite Films, Emana Films, En Buen Sitio, Fase 3, Frágil Zinema, Gariza Films, Gastibeltza, Ikusgarri Films, Irusoin, Izar Films, Kinoskopik, Lago & Laporta, Limbus Filmak, Lotura, Lumiere Produzzioak, Maluta Films, Marmoka Films, On Produkzioak, Pimpi&Nella Films, Salto de Eje, Sayaka Producciones, Sirimiri Films, Sr&Sra Producciones, Taui Media, Trepamuros eta Txintxua Films.

Proiektu azpimarragarrienen artean dago Limbus Filmak (Iban del Campo) ekoizpen-etxearen “Glittering Misfits” filma. Málaga Goes to Cannes sekzioan parte hartzeko hautatu dute. Malagako jaialdiak hogeita bigarren edizioa bete du aurten eta Estatu mailako zinema garatzen ekarpen handia egiten du. Izan ere, bertako film onenak aurkeztu eta honen moduko ekimenen bidez nazioarteko proiekzioa bultzatzen du. Garapen-fasean dagoen film ausart horretan, New York hiriko undergroundeko artistek, biluzik, Amerikako Amets faltsuaren aurka talka egiten dutela azaltzen du Iban del Campok. ¡Burlesque da Dirty Martiniren eta Tiggerren arabera punk rock berria! Proiekzioa larunbatean, maiatzaren 18an, egingo dute Canneseko jaialdiko Palais K-n.

Gainera, Fragil Cinema (Juanma Bajo Ulloa) ekoizpen-etxeak Fantastic 7 ekimenean hartuko du parte bere “Baby” proiektuarekin. Ekimen hori honako hauen guztien elkarlanari esker sortu da: Marché du Film - Canneseko jaialdia, Sitges - Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia eta Bernardo Bergeret, nazioarteko aditua eta Blood Window plataformaren sortzailea. Fantastic 7 sustatu izanaren helburua da sortzen ari diren talentuak bultzatzea eta negozioetako bazkide potentzialekin lotzea elkarrizketarako eta gogoetarako gune pribilegiatua eratuta. Lehen mailako nazioarteko zinema fantastikoaren jaialdien babesa jaso du.

Zazpi izango dira abenturarekin bat egingo duten zinema fantastikoaren jaialdiak: Sitges - Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia; Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia, Bucheon; El Cairo International Film Festival (nazioarteko zinema-jaialdia); Guadalajarako Zinemako Nazioarteko Jaialdia; Zinemaren eta Sarien Nazioarteko Jaialdiak-Macao, SXSW Sur por Suroeste eta Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdia, TIFF. Jaialdi bakoitzak pitchingeko saioan aurkeztuko duten proiektu bana hautatu du. Aurkezpena igandean, maiatzaren 19an, egingo da 12:00etatik 14:00etara Palais des Festivals-en K Palaisen.