Zineuskadik eta Hemenek jardunaldi profesionala antolatu dute erakusketaren baitan

Zineuskadik eta Hemenek jardunaldi profesionala antolatu dute erakusketaren baitan

2018 Urria 16

Erakusketak, lehen aldiz, ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalei zuzendutako jardunaldia jasoko du. Ekimena Zineuskadirekin eta Hemenekin batera antolatu dute eta Azkuna zentroan izango da 2018ko urriaren 22an. Bestalde, erakusketa izango da Euskadiko proiektu zinematografikoak garatzen ari diren emakume zinemagileei zuzendutako NOKA Mentoring programa aurkezteko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak aukeratu duen testuingurua.