Euskal ekoizpenak pantaila handian

Euskal ekoizpenak pantaila handian

2017 Ekaina 09

Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE) eta Ikus-Entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak (IBAIA) emandako datuen arabera, bederatzi filma estreinatuko dira

Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE) eta Ikus-Entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak (IBAIA) emandako datuen arabera, bederatzi filma estreinatuko dira. Hauek dira: 

MI VIDA ENTRE LAS HORMIGAS

  • Ekoikoiztetxea: Altube Filmeak, Medula Producciones, RTPA
  • Zuzendaria: Juan Moya, Chema Veiga
  • Estreinaldia: Ekainak 14
  • Sinopsia: Jorge Martinez Espainiako rock & rollaren historian musikari nabarmenetako bat izan zen. Hainbat taldetan aritu zen, baina batez ere Ilegalesekin lortu zuen arrakasta. Dokumentalak bere musika ibilbidea jasotzen du.

 

COLOSSAL

  • Ekoiztetxea: Sayaka Producciones
  • Zuzendaria: Nacho Vigalondo
  • Estreinaldia: Ekainak 30
  • Sinopsia: Gloriak (Anne Hathaway) New York utzi eta jaioterrira itzuliko da lana galdu eta bikotearekin harremana hautsi ondoren. Itzulerako bidaia prestatzen ari denean, munstro beldurgarri bat Seul txikitzen ari dela entzungo du albistegietan. Eta oharkabean, gertakizun lazgarri horrekin zerikusia duela konturatuko da. Txikizioarekin amaitzeko munduaren patua aldatuko duen gertakari baten lekuko izango da.

 

ARTE AL AGUA! LOS BACALADEROS DE TERRANOVA

  • Ekoikoiztetxea: SINCO Production
  • Zuzendaria: Olivier van der Zee
  • Estreinaldia: Iraila-urria
  • Sinopsia: Espainiako Gerra Zibila amaitu ondoren, ehunka izan ziren Pasaia eta Galiziatik Atlantikoa gurutzatu zuten arrantzaleak, Terranova helburu. Hilabeteak ematen zituzten bakailaoa arrantzatzen oso lan baldintza gogorretan. 1950-1970 bakailaoaren arrantzak urrezko urteak bizi izan zituen, 70. hamarkadan Canadak debekua ezarri eta milaka arrantzale langabezian gelditu ziren arte. 70 minutuko dokumental honek protagonisten hitzak jasotzen ditu.

 

OPERACIÓN CONCHA

  • Ekoizlea/ekoikoiztetxea: Joxe Portela, Abra Prod.
  • Zuzendaria: Antonio Cuadri
  • Estreinaldia: Udazkena
  • Sinopsia: Marcos Ruiz de Aldazabal Producciones Urumea S.L.ko zuzendaria da. Zorraz gainezka, enpresa ixtear dago. Donostiako Zinemaldian inbertsore aberats bat engainatzen ahaleginduko da. Iruzurra eta umorea dira zinea ardatz duen komedia honen osagai nagusiak.

 

SASIKOEN PIKONDOA

  • Ekoiztetxea: Blogmedia
  • Zuzendaria: Ana Murugarren
  • Estreinaldia: Abendua
  • Sinopsia: Gerra ostean Rogelio falangista (Karra Elejalde) ermitaño bihurtzen da. Gerran hil zuen gizon baten semearen begiradak hipnotizatuta, familiatik urrunduko da eta orduak eta orduak pasako ditu pikondo bat zaintzen, Santu bihurtzeraino. Herritarrak mirari eske gerturatuko zaizkio pikondora.

 

MOTHERTONGUE

  • Ekoiztetxea: Chisgarabís Kino
  • Zuzendaria: Teresa Sendagorta
  • Estreinaldia: Abendua
  • Sinopsia: Noraezean, Keithek (46) bere aita zenaren oihartzunaren bilaketari ekiten dio hiru kontinenteetako bost emakumeen testigantzen bitartez. Emakume hauen hitzak entzuteak berezkoa duen ahotsa aurkitzeko bidea erakutsiko dio.

 

TOGETHER

  • Ekoikoiztetxea: Together AIE, Arena Comunicación, Txalap.ART
  • Zuzendaria: Migueltxo Molina
  • Estreinaldia: 2017
  • Sinopsia: Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean dagoen uharte ñimiño batetan esploratzaile talde txiki bat zerbaiten bila ari da: XV. mendearen erdialdean arrantzale europarren eta bertako amerikar natiboen arteko bizikidetza baketsu eta iraunkorraren inguruko dokumentazioa. Espedizioaren kronika kontatzen da, elkarrizketa, topaketa edota bizikidetza bezalako baloreak nabarmenduz.

 

AUNDIYA

  • Ekoikoiztetxea: Irusoin, Moriarti Produkzioak, Kowalski
  • Zuzendaria: Aitor Arregi, Jon Garaño
  • Estreinaldia: 2017
  • Sinopsia: Gipuzkoa, 1843. Guda Karlista bukatuta, soldadu izan zen gaztea baserrira itzultzen da. Bertan, harrituta, anaia 242 zentimetroko anaia erraldoia aurkituko du. Baserriko lanetarako ezgauza, bi anaiak bidaia emozional eta fisiko bati ekingo diote, Altzoko Erraldoiaren bisita zirko ikuskizun bihurtuz herriz herri eta plazaz plaza.

 

ERREMENTARI (EL HERRERO Y EL DIABLO)

  • Ekoiztetxea: Kinoskopik, Gariza, Pokeepsie Films  Nadie es perfecto, The project
  • Zuzendaria: Paul Urquijo
  • Estreinaldia:2017
  • Sinopsia: 10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.