"Printze Txikia", "Zikoinak", "Laban" eta "Ozzy" filmak euskaraz

"Printze Txikia", "Zikoinak", "Laban" eta "Ozzy" filmak euskaraz

2016 Iraila 06

Irailetik urrira bitartean estreinatuko dira

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, irailetik urrira bitartean Printze TxikiaZikoinak, Laban eta Ozzy filmak euskaraz ikusi ahal izango dira.

Lau pelikuletatik estreinatzen lehena Printze Txikia izango da, datorren ostiralean, irailaren 9an. Antoine de Saint-Exuperyren animazio filmak neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa du abiapuntu, edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko diona, Printze Txikiaren unibertsoan barneratuz.

Irailaren 30ean, Zikoinak filmaren txanda izango da. Nicholas Stollerek zuzendutako animazio filmak mundu mailako konpainia baten paketeak ematen dituzten animalien kontakizuna dakar. Banatzailerik onena den zikoina postuz igotzekotan da eta umeak egiteko makina aktibatu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat egingo du. Bere nagusia konturatu baino lehen paketea eraman nahi du. 

Urriaren 7an Laban filma estreinatuko da. Alicja Jaworskik, Alicia Björkek, Karin Nilssonek, Lasse Perssonek eta Per Åhlinek zuzendutako animazio filmak bere familiarekin Moringsun gazteluan bizi den mamu txiki bereziaren istorioa du erdigune. Film hau ikastetxeetako haurrei zuzenduko zaie eta ez da zinema aretoetan estreinatuko. 

Azkenik, urriaren 14an, Ozzy iritsiko da zinema aretoetara euskaraz. Alberto Rodriguezek zuzendutako animazio filma beagle arrazako txakur baten kontakizunean oinarritzen da. Beraren zainketaz arduratzen den familiak Japoniara bidaiatuko du. Hori horrela, txakurren bainuetxe batean utzi beharko dute euren maskota. Zirraragarria dirudien leku hori kartzel moduko bat izango da. 

Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. Printze Txikia, Zikoinak, Laban eta Ozzy aurten diruz laguntzen duten filmak bilakatuko dira da. Aurrez Phantom Boy, Iparraldeko Norman, Egun handia, Oker, Tximinoen Erresuma, Albert, Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla, Mustang eta K2.Zerua ukitzen izan ziren.