Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker ostiralean estreinatuko da
Jatorri alemaniarra duen umeentzako animaziozko filma, euskaraz estreinatuko da ostiral honetan Zinema Euskaraz ekimenari esker. Hain zuzen, honako aretoetan izango da ikusgai: Bilbon, Multicines 7; Gasteizen, Multicines Florida; Portugaleten, Multicines Dock; Donostian, Cines Antiguo Berri; eta Amorebieta-Etxanon, Zornotza aretoan.
Filmak Kokoren eta Oskarren abenturak kontatzen ditu. Biak kanpotarrak dira Dragoi uhartean. Koko, hegan egiterik ez duen dragoi-hagalaria da; Oskar, berriz, barazkijalea bihurtzea erabaki duen haragijalea. Bi lagunek izugarrizko abenturak biziko dituzte Matilda arantzurdearekin; hirurek, abenturaz abentura forma eta tamaina ezberdinetako dragoiak ezagutuko dituzte.