Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programak Dragoi Bolaren azken filma euskaraz ikusteko aukera izango da asteburuan zinema aretoetan. Aurreko filma guztiak bezala, Dragoi Bola Z : F berpiztua ere euskaraz iritsiko zaigu aretoetara.
Hain zuzen, jarraian zehazten diren hauetan ikusteko aukera izango da: Barakaldon, Cinesa; Errenterian, Niessen; Donostian, Antiguo Berrin eta Irunen, Ocine. Arazoaren 20an Derion ikusteko aukera izango da –litekeena da zinema areto gehiago batzea–.
Japoniako animazioko protagonista ospetsuenek istorio berria dakarkigute. Honako honetan, Son Gokuk eta bere lagunek Frizer enperadorearen armadako Sorbet eta Tagomaren aurka borrokatu beharko dute. Azken hauek eraldatze berria egitea lortu dute, Lurra erabateko hondamendira eramateko asmoz. Lortuko dute Gokuk eta bere lagunek gaizkileei aurre egitea?